Nor gara?
Bi gara bi, Ainara Goitiandia eta Libertad Daganzo, emakumeen askatasunerako bidea arintzen erratza gainean gabiltzan sorginak. Feminismo erradikala, klase borroka, euskal kultura, eta umorea dira gure informazioaren ardatz. Irratia da gure medioa eta dibulgazio feminista gure arma, beraz, basoan argigunea sortu genuen, sua piztu, lapikoa berotu eta akelarre feminista erradikala zabaldu genuen Euskal Herriko eta munduko emakume guztientzako, denok bizi dugu-eta zapalketa mota berdina; patriarkatuaren eta kapitalismoaren zapalketa. Irrati guztien gainetik eta seinale guztien azpitik. Emakumea, batu gure akelarrera!